Sustapen hau 2018ko uztailaren 13tik irailaren 14ra izango da.

EUSKO LABELA duen HEGALUZEA

MAITE DUZUNA

Udaro zurea arrantzatzen dugu

  • Banan-banan artisau-eran harrapatuak
  • Portuan deskargatzean hautatu eta kontrolatuta
  • Freskoak eta kalitatezkoak
  • Freskotasun-kategoriak:
    estra eta A
  • Itsasoko baliabideak errespetatuta
  • Segurtasuneko eta kontroleko zigilua
Premio Alojamiento rural
Premio Estancia rural

PARTE HARTU ETA IRABAZ EZAZU BI LAGUNENTZAKO 5 ASTEBURUETAKO BAT NEKATUR OSTATU BATEAN

Bete ezazu galdetegi hau parte hartzeko:

1- Zergatik aukeratzen duzu Eusko Labela duen Hegaluzea?


2- Nola harrapatzen da Eusko Labela duen Hegaluzea?


3- Badakizu zer esan nahi duen Eusko Labela duen Hegaluze bakoitzak daraman kontrol-zenbakiak?


4- Nola bereiziko zenuke arrandegian Eusko Labela duen Hegaluzea?


5- Non erosten duzu Eusko Labela duen Hegaluzea?


ERANTZUNAK BIDALI

Etiqueta trazabilidad Eusko Label

Egiazta ezazu trazabilitatea

Eusko Labela duen Hegaluze bakoitzak kontrol-zenbaki bat darama, eta horren bitartez jakin daiteke zein itsasontzik harrapatu duen, non harrapatu duen, zein arrantza-aparailu erabili duten, espeziea, portua eta deskarga-eguna, kofradia edo hori hautatu duen kontrol-taldea.

Proba bat egin dezakezu identifikazio-zenbaki honekin: 3366003
(Eusko Labela duen Hegaluzearen lehen harrapaketak egiten dituztenetik aurrera egongo da indarrean zenbakia)

Egiazta ezazu hemen

Hegaluzea

Eusko Labela duen Hegaluzea kalitate handiko sasoiko arraina da. Euskal arrantzaleek artisau-eran, banan-banan, arrantzatzen dute, itsasoko baliabideak errespetatuta. Euskal arrantzaleek kontrolatzen dute portuan deskargatzerakoan, eta tamainaren eta freskotasunaren arabera hautatzen dute. Alerik onenak aukeratu eta buztaneko segurtasun-zigilu zuri batez identifikatzen dituzte, Eusko Labela dutela ziurtatzeko

Kalitatea, iraunkortasuna eta gure sektorearekiko konpromisoa direla eta, denok nahi duguna da.

Ezaugarri bereizgarriak:

  • Espeziea: Hegaluzea edo Atunzuria (Thunnus alalunga)
  • Hautaketa: Alerik onenak aukeratzen eta identifikatzen dira.
  • Tamaina eta freskotasun irizpide zorrotzak:
    • 4 kg-tik gora.
    • Freskotasun-kategoriak: estra eta A.
Alojamiento Nekatur

Irabazleak


1 - Dolores Camisón Sánchez - Beasain

2 - Izaskun Lekanda Guarrotxena - Bermeo

3 - Rodolfo Pérez de Heredia Zuazo - Vitoria

4 - Janire Blanco Fernández - Bilbao

5 - Idoia Alberdi Maya - Tolosa

Lege-oinarriak

Eusko Labela duen Hegaluzearen kanpaina kontsumitzailearentzat.

1. Sustapen-epea 2018ko uztailaren 13tik irailaren 14ra izango da.

2. Edozein pertsona fisikori zuzendua dago sustapen hau eta doakoa da.

3. Parte hartzeko moduak: A) online B) erantzuteko kupoia

A) ONLINE

Kontsumitzaileak joko honetan parte hartzeko bananbananharrapatuak.hazi.eus webgunean erregistratu eta galdera batzuei erantzun beharko die.

Email bakoitzak behin bakarrik parte hartzeko balioko du.
Galderei zuzen erantzuten dieten pertsona guztiek zozketa batean parte hartuko dute, eta zozketako 2 irabazleek BI LAGUNENTZAKO ASTEBURU 1 irabaziko dute NEKATUR OSTATU BATEAN. Halaber, 2 ordezko aukeratuko dira, irabazleetako batekin harremanetan jartzea ezinezkoa izango balitz.

B) ERANTZUTEKO KUPOIA

Beren etxean Eusko Labela duen Hegaluzearen sustapenean “parte hartzeko kupoi” bat jasotzen duten kontsumitzaileek NEKATUR OSTATU BATEAN BI LAGUNENTZAKO 3 ASTEBURUREN zozketan parte hartu ahal izango dute, baldin eta kupoi hori bete eta 5 zk. posta-kutxa – 48450 Etxebarri helbidera bidaltzen badute. Horretarako, 3 gutun-azal aterako dira galderei zuzen erantzun dieten parte-hartzaileen artetik, eta beste 3 gehiago, ordezko gisa gordetzeko.

Online bidez nahiz erantzuteko kupoiaren bidez parte har dezakezu. Pertsona bakoitzeko sari bat bakarrik onartuko da. Zozketa 2018ko irailaren 24an egingo da.

4. Zozketa egin ondorengo 10 egunen barruan jakinaraziko zaie irabazleei zer sari irabazi duten, irabazle horiek eman dizkiguten datuak erabiliz. On line bidez parte hartuz gero, parte-hartzaileak emandako emailera bidaliko da jakinarazpena. Irabazleetako batek 20 eguneko epean erantzuten ez badu, erreserban daudenei emango zaie saria.

5. Oinarri osoak eta irabazleen zerrenda bananbananharrapatuak.hazi.eus webgunean argitaratuko dira.

6. Hazi Fundazioko langileek ezingo dute sustapen honetan parte hartu.

7. Sustapen honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartzen direla esan nahi du.

8. Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako Europako Araudiaren arabera, jakinarazi dizuegu gure eskuetan uzten dituzun izaera pertsonaleko datuak erabiliko direla nekazaritza, elikagai eta arrantzaren sustapen ekintzak garatzeko, Eusko Jaurlaritzak HAZIri emandako mandatua betez (Lehendakariaren 24/2016 Dekretua). Zure erantzunak ez dira erabiliak izango profilak sortzeko inola ere. Zure datuak helburu hauetarako erabiltzea nahiko ez bazenu, mesedez utzi orri hau. Araudiak jasotzen duen bezala, sarbide, baliogabetze, zuzenketa eta kontrakotasun eskubideak aitortu eta erabili ahal izango dituzu; horrez gain, egindako lagapenen inguruko informazioa jasotzeko eskubidea ere baduzu, posta elektroniko bidez (lopd@hazi.eus) edo idatziz (HAZI Fundazioa, Granja Modelo de Arkaute Z/G, 01192 Arkauti, Araba), zure nortasuna ziurtatzen duen agiri batekin (NAN, ...). Era berean, edozein momentutan uko egin diezaiokezu zure oniritziari, baina horrek ez dakar hori kendu aurretik egindako datu-tratamenduetan eraginik. Edozein kasutan, Espainiako Datuen Babeserako Agentzian aurkeztu ahal izango duzu dagokion erreklamazioa.

9. Sariaren deskribapena: 5 sari daude eta sari bakoitza BI LAGUNENTZAKO ASTEBURU 1 DA NEKATUR OSTATU BATEAN.

10. Indarreko legerian ezarritako zergei atxikita egongo da saria. Zerga-karga ekonomikoak edukiz gero, Hazi Fundazioak ez ditu horiek bere gain hartuko. Zerga-gastu guztiak irabazlearen kontura izango dira.